Asteburu lanpetua izan dugu. Larunbatean Zarauzko Lizardi Aretoan aritu ginen Bide Ertzean Triokoak. Ez genuen aretoa ezagutzen, non zen ere zehatz mehatz ez genekien, eta gu maiz ibili izan gara Zarautzen. Baina horretarako etorri zen gurekin Mescaleko Jon, txirrindulariei nola, guri gregario lanak egitera. Lehen batzokia izandakoa, gaur egun hainbat emanaldi egiten dituzte Zarauzko Lizardi izeneko aretoan.
Antigualeko itxura du: eskenatokia maldan behera, aldagela ere bitxietan bitxiena, usaia ere elizakoa hartu genion… Baina era berean, bazuen bere xarma. Hirukote moduan eman dugun saio biribilena izan zen. Ondoren, eta aspaldiko partez, Zarautz aldeko hainbat taberna bisitatu genituen baina gutako batzuk behintzat txintxo bueltatu ginen etxera.
Igandean, aldiz, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian genuen hitzordua. Realean zuen burua mundu guztiak (baita gure neuronaren bat ere), baina guk gureari heldu genion. Emanaldia bertan behera uztea, futbolaren aurrean makurtzea litzateke, eta guk futbola maite dugu baina rock and rollaren semeak gara, galdetu Gaztelupeko Hotsak-eko Xarrari bestela! Han izan ziren ere, ordu txikiak arte… Baina horretaz beste batean idatziko dugu…
Emanaldi horren inguruko kritika Iban Arantzabalen blog honetan aurkituko duzue. Plazerra dio goiburuak, baina plazerra gurea izan zen.
Argazkia: Iban Arantzabal
