”Bizi gara, bizi gara”… Asteburu itzelaren ondoren, bizi gara! Urtarrilaren 6an Kerobiarekin batera Hatortxu Rocken aritu ondoren, oso gustura egon ginen biharamunean Andoaingo Bastero Kulturgunean. Maite dugun aretoa da Andoaingoa. Eta asteburuari amaiera ederra eman genion atzo Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Nahi baino gehiago luzatu zen gaua. Ondoegi zaintzen gaituzte Elgetako lagunek, besarkada bana! Ostiral honetan, Eibarren gaude, Coliseo aretoan, Mursegorekin batera 20:30etik aurrera. Gustu baduzue…
URTARRILAK 13 OSTIRALA
Coliseo aretoa, Eibar (20:30) BIDE ERTZEAN + Mursego
Advertisement
