Ese Quique…

diciembre 28, 2009


Bilbon izan ginen larunbatean, bigarren asteburua jarraian (aurrekoan Barakaldon izan zen, baina tira…). Rock and rollaren deiari jarraituz hurbildu ginen Bilboko Kafe Antzokira. Luze joko luke azaltzea nondik datorkigun Quique Gonzalezekiko dugun lotura. Beraz, saioan erreparatuko dugu.
Daiquiri Blues bira hasieran daude eta akaso igarriko da hori. Taldekide berriak ditu orain Quiquek eta hori ere nabaria izango da. Aurreko bira oso goian amaitu baitzuen Quique Gonzalezek. Eta orain, denbora beharko dute elementu denak egokitzeko. Baina guretzat, festa modukoa izan zen Kafe Antzokikoa. Karaoke moment. Garagardo festa. Asko gozatu genuen kantu berriak lehen aldiz entzuten, zaharrak gogora ekarriz,…
Amaieran, gainera, Karlos atera zen bi kantu jotzera Quique eta Jakob baxujolearekin. Ze ona.
Gustura publikatuko genuke kontzertu ondorengo argazkiren bat, kamerinoetakoa edo, saioaren ondorenean, Azkenan egindako parrandatxoan bizitako momenturen batekoa. Baina ez ditugu. Pena. Edo eskerrak. Toxicetako bat balantza batean zebilen eta…
Quique saludatzen ibili ginenon artean topatu genituen Gari kantaria, Kirmen Uribe, Nauroa (Amaiur-Sokaide), Alex Munbrú saskibaloi jokalaria (fan total, ze ona)…
Biharamunean, igandez, Quiquek toki berean jotzen zuen. Joatekotan izan ginen, baina Quique berriz ikusteko gogoak otsaila arte gordeko ditugu… Donostian joko du otsailaren 20an Victoria Eugenia Antzokian. Han izango gara, okerrik ez bada behintzat! Aupa Quique!


Bilbo-Andoain-Bergara

noviembre 10, 2009

BE-Zabalotegi

Bilbo-Andoain-Bergara. Hiru geltoki, hiru abiapuntu. Kafe Antzokia-Bastero kultur gunea-Zabalotegi aretoa. Bide Ertzeanen “Leidor Sessions” diskoa aurkezteko, lehengo astean baliatu genituen hiru kontzertuak. Leher eginda amaitu dugun arren, ederki pasa dugu.

Fran zortzi egunetarako etorri zen baina egun horietan entseatu, estudioan kantu berri batzuei forma eman, hiru kontzertu eskaini, promozio lanak egin eta Michael Jacksonen “This is it” pelikula ikusteko denbora izan dugu.

Irudikoa, Bergarako Zabalotegi aretoko kamerinoa duzue. Kontzertua hasi baino aurreko instantea jasotzen duen argazkia. Aritz Deabruak, Bergaran bizi da egun, cicerone lanetan aritu zitzaigun. Toki eder batera eraman gintuen afaltzera eta emanaldiaren ondoren merchandising mahaiaz arduratu zen. Bera bai artista!

Bergarako kontzertua eta gero agurtu genuen Fran Iturbe, “beste bat arte!”. Baina joan baino lehen, bere sorterriko lagunen aurrean, saio ederra eskaini zuen Franek Bergarako Zabalotegin, bai horixe. “God bless you, Fran” (This is it ikusi baduzue, txistea harrapatuko duzue).


Sosegurik ez bide ertzean

noviembre 5, 2009

BE-Bilbo

Ohean dugu Crazy Cymbal. Gripeak jota nonbait. Asteartean, Bilboko Kafe Antzokian saio ikusgarria eskaini zuen, hala ere. Astintzeko garaian, inor baino sendoago aritu zen. Gozo behar denean, inor baino eleganteago jotzen ere badaki. The Who taldeko Keith Moon zirudien hainbatetan. Baina perkusioari heltzen dioenean, giro hunkigarria sortzeko abilezia du.

Ez da izan dugun egunotan izan dugun azken gorabehera. Toxic Twins, inoiz baino pozoinduago, antibiotikoak eta antinflamatorioak tarteko. Baina oholtza gainera igotzeko indar nahikoa bilduko al dugu asteburuan. Andoain eta Bergarako saioak zain ditugu.

Bilbon, pasa den asteartean, oso gustura izan ginen. Bederatzi hilabete eta gero, kosta egin zitzaigun toki hartzea oholtza gainean, baina pozik eta gogotsu amaitu genuen. “Fran, hemen geratu hadi beste 37 hilabetez!”, gure artean.

Birusak tarteko, sosegurik ez. Baina orain etsitzea, barkaezina litzateke, ezta?


Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.