Argazkilarien mundu bitxia

Bide
Noizbait prentsaurrekoren batean parte hartu al duzue? Diskorik, libururik edo bestelakorik aurkeztu al duzue inoiz? Gu horrelakoetan ibiliak gara, behin baino gehiagotan, musika kontuen aitzakian, jakingo duzuenez. Eta nekez ohitzen da bat horrelakoetara. Bitxiena, ordea, argazki sesioena izaten da. Prentsaurrekoa baino lehen egin nahi izaten dituzte, gure txapak ekidin arren, nahiz eta ofizialki, “beste prentsaurreko batzuetara ere joan behar dugu” adierazi. A ze koadrila…

Bai bai, orokortzen hasia naizela, denak ez direla ba berdinak izango. Ba ez pentsa, alde handia dagoenik. Badirudi musikariaren presentzia, bere horretan, ez dela nahikoa prentsaurrekoetarako argazkilarientzat. Tximuarena egiteko eskatzen digute behin eta berriz. Idazleekin, politikoekin, kirolariekin, adituekin ere hala ibiliko al dira?

Urtarrilean, Tolosako Leidorren Bide Ertzeanekin egin beharreko kontzertua iragartzeko prentsaurrekoan, gure karetoak gustuko ez eta beste zerbait egiteko eskatu zigun Gipuzkoako kazeta salduenarentzat lan egiten duen argazkilariak. Gainontzekook Frani kapela burutik kentzeko keinua, adibidez. “Ezker edo eskubi, aukera ezak”, esatekotan izan nintzen. Zaplaztekoa non jaso nahi zuen argitu zezan.

Gaur Donostiako FNACen, Bide Ertzeanen “Leidor Sessions” CD-DVDaren aurkezpenean, beste argazkilari batek, “betiko argazkiak ekidin arren”, diskoaren kartel batekin ia kalean argazki bat aterako prest geunden. Guk ezetz, kartelik ez genuela. “Ba disko batekin orduan”. Ze originala! Gure aurpegiak ikusi eta gero iritziz aldatu du eta FNACeko forumeko aulkietan eseri arazi gaitu. Ondoren, zutik beste argazki batzuk atera dizkigu.

Segidan, beste argazkilari batek, ia denok besoak mahaian jarrita jarriko ote ginen. Ezetz ba, ez genuela pailazoarena egin nahi. “Beno, ba ilaran orduan, bakoitza aulki batean, bata bestearen atzean”. Joserra Senperenak, baina, FNACeko tabernako kristaleran jarriz gero, plano polit bat proposatu die. Eta hara, hori bera aukeratu du Gipuzkoako egunkari salduenak duen webguneko kudeatzaileak. Goikaldean ikusgai duzue; ez didazue esango ederra ez denik. Joserra, berriz ere zuk arrazoi!

2 respuestas a Argazkilarien mundu bitxia

  1. meskalero dice:

    argazkiaren ideia polita da baina atzeko biak… zertan zaudete pentsatzen? edo obeto esanda… nora begira?
    jajajaja!!!

    gora zuek!!!

  2. “Eleante” zaudete argazkian. Gaur erosi diat CD-DVDa eta txukuna dek gogoz, publiko tartean ere ni agertzen neok😉

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: