Leidorrera bueltan

be
Duela bederatzi hilabete, Tolosako Leidor Aretoa gure aterpea izan zen astebetez. Urtarrilaren 16an Bide Ertzeanekin eskaini genuen kontzertua doinuz eta irudiz errejistratu behar genuen eta, prestaketa lanak behar bezala egiteko, gure etxean bihurtu zen Leidor.

“Leidor Sessions” izan zen emaitza, egunotan aurkezten ari garen CD-DVDa. Argazkietan, hedabideetan, bost lagun azaltzen gara aurpegia ematen, baina beste 25 izan ziren oholtzaren atzean, aurrean, alboetan lanean aritu ziren artistak: kamarak, soinu teknikari eta laguntzaileak, merchandising…

Ostiral honetan, berriz ere itzuliko gara Leidorrera. Urtarrilaren 16tik ez gara bueltatu. Urriaren 23an ostirala, 20:30etik aurrera, “Leidor Sessions” pantaila handian ikus eta entzun ahal izango da Tolosako Leidorren. Gonbidatuta zaudete noski. Sarrera doan da.

Argazki honen bidez, laguntzen aritu ziren guztiei, beste behin ere, mila esker!

6 respuestas a Leidorrera bueltan

  1. farfan dice:

    aupa, argazkian dauden horien guztien artean benetako kamikazean bide ertzean kamiseta dutenak dira…

  2. meskaleroak dice:

    Mila esker zuei!!

    Keep on rocking: Urriaren 23 leidorren eta ondoren gure etxean, denak zaudete gonbidatuta.

  3. farfan dice:

    den denak ere… sakramentino bidean gu agurtzen ez dugula dioen sasi kazetaria ere gonbidatuta al dago?

  4. Aupa dice:

    Ni pa dios! Hori ez gonbidau, eh! Ondo pasa!

  5. meskalero dice:

    bidertzean zer da ONG baten izena?🙂
    aupa zuek!!!

  6. Fabi Han dice:

    Kaixo koadrila. Mundu guztia dago gonbidatua: sasikazetariak, benetako kazetariak eta kristo guztia. Etortzen ez dena? ba beretzako kalte.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s