Gibson gitarra eskuan, bizar luzearekin eta kapelarekin

Fran Iturbe
Bergara laga zuen, Iruñea ere bai. Atzerrian bizi da Fran Iturbe musikaria. 2009ko urtarrileko Leidor Sessions saiotik ez genuen ikusi. Bitxia da Franekin gertatzen zaiguna: Hilabeteak egon gaitezke elkar ikusi gabe, berriro elkartu eta bost minutura denbora ez dela pasa dirudi. Garate Studiosetan entsegua hasteko prest geundela Gibson gitarra eskuan agertu zen, bizar luzearekin eta kapelarekin. Gentleman totala. Ezer gutxi behar izan genuen lagunartean irri egiteko, gure arteko ohiko txantxak eginez.
Disko berriaren aurkezpen saioetarako astebeteko egonaldi trinkoa egin du gure artean:

Urriak 31, larunbata. Toxic anaiak errepidean gara, Mallabiako bidean. Franek berriz LA-Paris-Bilbo ibilbidea egin du. Franen dei galduak ditugu, eta smsa: “Iritsi naiz, Fran”.

Azaroak 1, igandea. Arratsaldeko 16:00tan hasi eta 20:30ak arte entseatzen izan gara Andoaingo Garate Studiosetan. Trasteak utzi eta Kaki Arkarazorekin This is it film-dokumentala ikustera joan gara Antiguo Berrira.

Azaroak 2, astelehena. Arratsaldeko 18:00tan hasi eta 20:30ak arte entseatzen izan gara Andoaingo Garate Studiosetan. Afalostean, goizeko 03:00ak arte kantu berriak grabatzen izan da Kaki-Toxicen esanetara.

Azaroak 3, asteartea.
17:30etan hitzordua ipini dugu Bilboko Kafe Antzokian. Bertan eman dugu lehen kontzertua. Gauerdia baino lehen bakoitza bere etxera joan da.

Azaroak 4, asteazkena. Fran Iturbek goizean elkarrizketa bikoitza eskaini du Goiena telebistan, lehena bakarrik eta bigarrena Toxic 1ekin. Arratsaldean, goizeko 01:30ak arte kantu berriak grabatzen izan da Kaki-Toxicen esanetara.

Azaroak 5, osteguna. OFF eguna.

Azaroaren 6a da. Gaur eta bihar zuzenekoak eskainiko ditugu Andoainen eta Bergaran, Basteron eta Zabalotegin hurrenez hurren. Franentzat berezia izango da aurkezpen saioekin Bergaran amaitzea, hura baita Franen sorterria. Eta aste honetako “etxea” ere bada.

Ikusten duzuenez Franen egonaldia trinkoa, mardula izaten ari da. Gustora arituko gara gaur eta bihar. Gauerdian Fran agurtuko dugu “ez dakigu noiz arte” batekin. Baina berriro topo egingo dugulakoan gaude. Hori baita gu guztion nahia.

Bien bitartean, berak L.A.n jarraituko du Gibson gitarra eskuan duela, bizar luzearekin eta kapelarekin. Gentleman totala. Modu bera dauka janzteko eta gitarra jotzeko: elegantea. See you again Fran!

3 respuestas a Gibson gitarra eskuan, bizar luzearekin eta kapelarekin

  1. Aupa dice:

    Aupa Fran! Ongi etorri Euskal herrira, bihar bergaran ikusiko zaitugu!

  2. meskalero dice:

    fran… zu bai handia… atsegin dugu zure kapela!!!
    bestela galdetu nire seme zaharrenari, atzo DBD ikusten genuen bitartean etxean, ez zait agertu bere txapela eta gitarra eskuan eta esan du: aita nik fran bezala jo nahi dut gitarra….
    oraindik ez zaizkit ileak bere egoera naturalera bueltatu…

    aupa fran!!!

  3. loveof74 dice:

    Andoainen jo zuenean tipo honen tankera hartu nion…

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: