Hitza eta doinua egunkariaren alde

2003ko martxoaren 21a, Amasa-Villabonako Gurea antzokian “Hitza eta doinua Egunkaria” jaialdia eskaini zen. Egunkaria itxi eta hilabete eskasera, atxilotuetako batzuk oraindik espetxean zirela, urgentziazko jaialdia egin zen. Helburua bat eta bakarra zen: Euskaldunon Egunkariako langileei eta espetxeratuei elkartasuna adieraztea.

Musikari eta idazleen bilgunea izan zen: Anari Tapiarekin kantuan aritu zen, Mikel Markez Iker Goenagarekin… Sagarroi, Txuma Murugarren ere Villabonara gerturatu ziren. Hori musikariei dagokionez. Idazleen aldetik, berriz, Harkaitz Cano eta Xabier Gantzarain, Jon Benito, Juan Krutz Igerabide, Gari Berasaluze…

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Amasa-Villabonako udalaren laguntzarekin “Hitza eta doinua Egunkariaren alde” egitasmoa burutu zuen. Idazleen eta musikarien bilkura izan zen, Euskal Herrian gerora antzeko ekitaldi ugari burutu zen.

Larunbat honetan Egunkariko auziperatuei elkartasuna adierazteko hitzordua ipinita dago Donostiako Kursaalen. Aproposa da orduko ekitaldi hura orain gogoratzea.


Egunkaria, aurrera!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: