Fazil!


Astean zehar jo eta su aritu ginen Txaraman entrenamendu zelaian. Katedrala zain genuen eta horrelakoetan, ez dago jokalariak motibatzeko ahalegin handirik egin beharrik. Derbiak beti derbi.
Joni Achinpunek astean zehar egindakoa adierazpenetan “dena ematera” zelairatuko zirela nabarmendu zuen. Baxujole eta joko antolatzailea sasoi onean da azkenaldian eta Bilbon azken asteotako lana errepikatu zuen.
Karlos Demetradze baterijolea hoztuta ibili da azken egunotan, baina ez da derbi batean jokatzea bezalakorik eta gogotsu irten zen zelaira.
9 zenbakiarekin zelairatzen da Gorka Necati kantari eta gitarjolea. Dena ematen du eta horri esker zaletu guztien errrespetua irabazi du.
Beste kantari eta gitarjolea, Ima Dramé, gorabeheratik salbu dabil azken asteotan eta inoiz baino hobeto moldatzen eskubiko hegalean. Lauak izan ziren Colemans+en saiorako deituak eta fin asko aritu ziren atzokoan, Bilboko Kafe Antzokian.
300 lagunetik gora. Giro ederra oholtza gainean, giro ederra jendartean.
Deabruak Teilatuetan taldea aritu zen ondoren. Argi geratu zen Bizkaia aldean zaletu asko dituen taldea dela Deabruak.
Colemans+ taldearekin Aritz Deabruak igo zen oholtza gainera. Eta Deabruaken saioan, alderantziz. Gorka Necati aritu zen Aritzekin “Hau da ene ondasun guztia” kantatzen. Eta Dokan bezala, Bilboko Kafe Antzokian ere, Naroa Gaintza igo zen “Gaur euria egin du” abestera eta Gorka Txamorro “Zuentzat” kantatzera.
Festak luzapena izan zuen ondoren. Lagun ugari, garagardoak soberan, musika ona… Ondo pasatzeko, zer gehiago behar?
Derbia 1-4 amaitu zen. Kakik sartu zuen etxekoentzat gola. Baina Necati, Dramé, Achinpun eta Demetradzeren golak izan ziren norgehiagoka Colemans+ taldearen alde jarri zutenak.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: