La conexión Bide Ertzean-Quique

febrero 19, 2010


©Quiquegonzalez.com
Quique Gonzalez kantaria Donostiako Victoria Eugenia antzokian arituko da otsailaren 20an. “Daiquiri blues” diskoa aurkeztera hurbilduko da eta, aurreko biran egin zuen bezalaxe, honakoan ere Bide Ertzeanekoak gonbidatuko oholtza gainera. Lau kantu joko dituzte era akustikoan eta ondoren hasiko da Quique Gonzalezen saioa. Begira nola jaso duen kantari madrildarraren web orriak Victoria Eugeniako “sorpresa”.
“Surgido como alternativa acústica del grupo Deabruak Teilatuetan, los hermanos Ubeda (Ima y Joni) junto al baterista Karlos Aranzagi (batería de la Aristocracia del Barrio) formaron Bide Ertzean, ajenos a las corrientes y a las modas, allá por 1998. Tras diversas formaciones y una más que excelente colección de álbumes Bide Ertzean se ha convertido en una potente banda de pop-rock vasco con mayúsculas. La última producción discográfica del trío de Tolosa (Gipuzkoa) responde al nombre de `Leidor Sessions´ y será el argumento del concierto con el que calentarán al público donostiarra en su ya cercana cita con Quique González. Una nueva muestra de la conexión Bide Ertzean-Quique”.

Anuncios

“-David urduri al hago?”

febrero 10, 2010

2009ko uztailaren hasiera. “-David urduri al hago?” Euskal Herria Zuzenean jaialdia hastear da. “-Ez, bereziki. Gogotsu nago”. Berehala erantzun zuen taulagainaren atzekaldetik bateriari begiratzen zion bitartean. Begiradak eramaten zuen toki hartara igotzeko desiatzen ari zen, aurrean zuen erronkari eusteko gogo biziz. Hogei urterekin erakusten zuen aldartea txundigarria egin zitzaigun beste hiruroi, bera ez bezala gu seko urduri geundekeelako!

Iazko ekainean, egun batetik bestera, Iñigo Arruti gure betiko baterijolea munduan barrena abiatu zen berriro ere, lana dela medio. Ordurako hainbat saio hitzartuta genituen udarako eta, besterik ezean, ordura arte sekula eman gabeko pausua ematera ausartu ginen: Inigoren ordezkoa bilatu eta taldearen martxarekin jarraitzea.

Ez zen erabaki erraza izan, zalantza handiak genituen Aritzek eta Toxic anaiok. Hitzartutakoa betetzeko, ordea, beste biderik ez zen eta horrela Imanol Goikoetxea gitarra jole handiaren aholkuari jarraituz Davidekin batzartu ginen Bittor Enea entsealekuan. Ordutik hona deabruak teilatuetan taldearekin ere badabil David Gorospe. Hamabi saio egin ditu gurekin: Heleta, Iruñea, Zarautz, Portugalete, Eskoriatza, Mallabia, Orio, Gernika, Andoain, Donostia, Bilbo eta Miarritze.

Lauzpabost hilabeteko etenaldia egingo dugu otsailaren 26tik aurrera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan kontzertua eskaini eta gero.
Festa modukoa izango da, batetik Colemans+ eta festa bereiztea zail delako. Eta, bestetik, Davidi gure eskerrona adierazi nahi diogulako.

Zalantza guztiak argitu eta bidea arintzen lagundu digu Daviden izaerak. Horri esker jarraitu dugu aurrera. Iñigo, Aritz, Ima eta Joni gara deabruak teilatuetan. Davidek, ordea, leku berezia izango du talde xelebre honen historian. Milesker David eta laster arte, segi bateriari egurra ematen. Udan musikarekin gozatuz jarraituko dugu.

____
©Argazkia: Unai Hot. 2010-02-06. Atabal, Miarritze
Ezker eskuin: David Gorospe, Ima Ubeda, Aritz Mendieta eta Joni Ubeda.


Antoher one!

febrero 6, 2010

by Iñaki “Cheito” Ramirez


Deabru bat, Abbey Road estudioan!

febrero 4, 2010

Esan genuen. Batzuk, ordea, ez zuten sinetsi. Guk herria zaintzen jarraitzen dugun bitartean, beste batzuk mugak zabaltzen munduan barrena!
“Abbey road studios-etan, promo kantua grabatzen ari gara. Serioari naiz”, horixe gaur eguerdian sms bidez jaso dugun mezua eta irudia. Evil Cymbal eta deabruak teilatuetan taldeko baterijolea duzue argazkian (Ezkerrekoa, eh), Abbey Roaden grabatzen!

London hiriko Abbey Road kalean dago Abbey Road estudioa. Hor grabatu zituen The Beatles taldeak ia bere disko denak. Geroztik, musikaren tenplu handienetakoa da.

Diskoak grabatzen dira oraindik. Duela gutxi, Joserra Senperena izan zen bertan, Mikel Erentxunen disko berrian parte hartuz.