“-David urduri al hago?”

2009ko uztailaren hasiera. “-David urduri al hago?” Euskal Herria Zuzenean jaialdia hastear da. “-Ez, bereziki. Gogotsu nago”. Berehala erantzun zuen taulagainaren atzekaldetik bateriari begiratzen zion bitartean. Begiradak eramaten zuen toki hartara igotzeko desiatzen ari zen, aurrean zuen erronkari eusteko gogo biziz. Hogei urterekin erakusten zuen aldartea txundigarria egin zitzaigun beste hiruroi, bera ez bezala gu seko urduri geundekeelako!

Iazko ekainean, egun batetik bestera, Iñigo Arruti gure betiko baterijolea munduan barrena abiatu zen berriro ere, lana dela medio. Ordurako hainbat saio hitzartuta genituen udarako eta, besterik ezean, ordura arte sekula eman gabeko pausua ematera ausartu ginen: Inigoren ordezkoa bilatu eta taldearen martxarekin jarraitzea.

Ez zen erabaki erraza izan, zalantza handiak genituen Aritzek eta Toxic anaiok. Hitzartutakoa betetzeko, ordea, beste biderik ez zen eta horrela Imanol Goikoetxea gitarra jole handiaren aholkuari jarraituz Davidekin batzartu ginen Bittor Enea entsealekuan. Ordutik hona deabruak teilatuetan taldearekin ere badabil David Gorospe. Hamabi saio egin ditu gurekin: Heleta, Iruñea, Zarautz, Portugalete, Eskoriatza, Mallabia, Orio, Gernika, Andoain, Donostia, Bilbo eta Miarritze.

Lauzpabost hilabeteko etenaldia egingo dugu otsailaren 26tik aurrera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan kontzertua eskaini eta gero.
Festa modukoa izango da, batetik Colemans+ eta festa bereiztea zail delako. Eta, bestetik, Davidi gure eskerrona adierazi nahi diogulako.

Zalantza guztiak argitu eta bidea arintzen lagundu digu Daviden izaerak. Horri esker jarraitu dugu aurrera. Iñigo, Aritz, Ima eta Joni gara deabruak teilatuetan. Davidek, ordea, leku berezia izango du talde xelebre honen historian. Milesker David eta laster arte, segi bateriari egurra ematen. Udan musikarekin gozatuz jarraituko dugu.

____
©Argazkia: Unai Hot. 2010-02-06. Atabal, Miarritze
Ezker eskuin: David Gorospe, Ima Ubeda, Aritz Mendieta eta Joni Ubeda.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: