“Zuek jotzen eta ni txoznan lanean!”

Herenegun, “Kantari” saioa prestatzen ari nintzela Herri Irratiko 3. estudioan, Iosu Esnaola Realeko futbol jokalaria eta Iñaki de Mujika kirol kazetaria hurbildu zitzaizkidan. Estudioko atea zabaldu eta “Imanol, ya sabes quien es este?”, Iñaki galdezka. “Aupa Iosu, zorionak debutarengatik!”, nik erantzun Iosuri.

Bezperan, Huescaren aurka jokatu zuen lehen partida Realarekin; defentsa lanetan aritu zen, hain justu. Ondo aritu ere.
Iñakik Iosuri esplikatu zion ez dakit zenbat taldetan jotzen dugula eta, esaldia bukatu aurretik Iosuk berehala, “Orioko festetan izan zineten abenduan. Zuek jotzen eta ni txoznan lanean!”.

Egun hauetan Esnaolari buruzko elkarrizketak irakurri badituzue, zentzu gehiago hartuko diozue Iosuren azken esaldi horri. Futbolean aritu, langile izan eta herrigintzan aritzea ez direla inkonpatibleak izan behar, alegia.
Argazkia: David Aprea, DV.

2 respuestas a “Zuek jotzen eta ni txoznan lanean!”

  1. Detaile polita, Imanol.

    Zubikarai atezaina ere berdin ikusi izan nuen nik udan Ondarrun. Eta seguru plantilla horretan jende normal asko dagoela.

    Bixi bizi.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: