Bide Ertzeanen disko berriena, dagoeneko salgai

Irailaren 29an egingo dute diskoaren aurkezpena Donostiako FNAC saltokian. Baina dagoeneko Elkar dendan eskuratu daiteke “Don Inorrez”, Bide Ertzeanen lanik berriena. Baita Elkar dendaren web orrialdean ere.
Hau dio Elkarreko web orrialdeak, Don Inorrezen inguruan:

    Pop kantuen edertasuna

Bide Ertzean astiro ari da aspladi, baina beti ari. Ez du sekula sprint-ik jo, ez du erritmo aldaketa bortitzik egin, ez da zabuka ibili, tarteka beharrezko atsedenaldiak hartu ditu, baina dagoeneko hamabi urte igaro dira taldea sortu zenetik eta zortzi disko kaleratu ditu. Bere belaunaldiko taldeen artean ia bakarrik gelditu da Tolosako (Gipuzkoa) boskotea, euskarazko poparen ezinbesteko erreferentzia bihurturik.
Leidor Sessions lanarekin euren hamarkada ospatu ondoren berriro sartu ziren Andoaingo Garate estudioan Don Inorrez izeneko 13 kantuak grabatzera. Honakoan ere boskote moduan ondu dituzte abesti berriak.Karlos Aranzegi baterijolea, Joni Ubeda gitarra apalarekin eta kantuan zein gitarra jotzen, Imanol Ubeda. Joserra Senperenak pianoa, hammond organoa eta sintetizadorea baliatu ditu. Fran Iturbe gitarretan aritu da. Betiko taldea kantu soinu akustikoak erakutsiz. Kantu guztiak taldeak konposatutakoak dira eta testu batzutan Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariaga idazleen laguntza izan dute.
Hari orkestra baten laguntza ere izan dute hainbat kantutan.

1. Don Inorrrez
2. Bost egun eman
3. Zurekin dantzatu nahi nuke
4. San Josera bidean
5. Lizarbakar
6. Ez nau inoir espero
7. Zure ausentzia
8. Hutsik
9. Ez da inoir ageri
10. Atzo
11. Hondartzan
12. Zatoz
13. Iraileko gau batean

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: