Labordetarekin kantari

36ko gerran Nafarroan erail zituztenen alde, Memoriaren Parkea zabaldu zen duela bi urte pasatxo Sartagudan (argazkia, inaugurazio ekitaldikoa da). Ordurako, zer esana eman zuen “Non dira” diskoak, 36ko gerraren inguruan Bide Ertzeanekook argitaratu genuena. Inaugurazioaren ondoren, herri bazkaria egin zen eta gu ondorengo kantaldian parte hartzeko deituak izan ginen.

Iritsi orduko, karpa handi batean zeuden bertaratutakoak bazkaltzen. 4.000 pertsona inguru. Eta karpa ondoko kamerinoetan, Barricadako El Drogas, Labordeta, Ruper Ordorika eta Fermin Valentzia. Tartean ere, antolatzaileak eta musikarien hainbat lagun. Kantaldia hasi aurreko nerbioak nabariak ziren bertan.

Horrelakoetan, denbora gutxian lana ahalik eta ondoen egin behar denez, ohiko jaialdi batean baino urduritasun gehiago izaten da. Baina hitz aspertuak nerbioak apaltzen lagundu ohi du.
Solaserako egokia behar du izan El Drogasek. Estrainekoz, kantatzeko baino, kontatzeko agindua zuen. Barricadakoak lehen aldia zuela horrelako trantzean kontatu zigun. Manifestu modukoa irakurri behar zuen. Gainera, eskenatokira atera behar zuen lehena bera zen. Izan ere, gauez Marearekin abestu behar zuen Iruñean. Beraz, egun okupatua izan zen Txantreako kantari eta baxujole mitikoarentzat.

Ruper Ordorikak 70eko kantaldien itxura hartzen zion Sartagudako saioari.

El Drogas eta Ruper bezala, Labordeta ere atsegina egiten da hizketan. Kontu kontari ginela, baten batek “non daukazu motxila?” ihardetsi zion Labordetari, guztion algara eraginez. Aurpegi serioa jarri zuen eta hala erantzun zuen: “mundu guztiak txiste berdina egiten dit baina telebista saio harengatik jendeak oraindik asko estimatzen nau”.
Kuriosoa Labordetarena. Duela hiru urte edo jubilatu zen politika mundutik, baina diputatu zen garaian ere ia astebururo aritzen omen zen kantuan Zaragozako kantautorea. Karisma zuen seinale. Sartagudan behintzat, denak poltsikoratu zituen.

Atzo, bere heriotzaren berri izan genuenean, Sartagudan ezagutu gineneko jaialdiaz akordatu ginen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: