Garai digital honen kontuak omen…

Oraindik ez dugu Bide Ertzeanen disko berriaren aurkezpena egin. Baina dagoeneko salgai dago, ohiko tokietan. Datorren astean egingo dugu “Don Inorrez” diskoaren prentsaurrekoa. Gaztelupeko Hotsak zigilua ari da hori bideratzen. Donostian izango da hedabideen aurreko aurkezpena. Xehetasun gehiago, laster.

Kontua da gure diskoa dagoeneko sarean dagoela. Doan jaisteko moduan. Portada eta guzti! Hala esan zidan atzo lagun batek. Ez dugu diskoa aurkeztu oraindik, saltokietan astebete baino ez du egin, eta dagoeneko Internet-en da, eta edonoren esku, eta doan… Bizi dugun garai digital honen kontuak omen.

Honen aurrean, zer egin? Ba ezer gutxi, ezta? Gu ez gara poliziak. Eta ez gara besteei zer egin behar duten esateko inor.

Dena den, jaitsi baduzu, sikiera arretaz entzun; eta gustuko baduzu, ba on egin…

2 respuestas a Garai digital honen kontuak omen…

  1. Jaione. dice:

    Nik guzti honen atzean ikusten dudan arazoa hezkuntza da. Ni naiz lehengoa diskoak jaisten baina baita entzun eta gero gustuko badut erosten ere. Hori da nire ustez interneten eta deskargen erabilera egokia; arropa erosi aurretik probatzen den moduan berdin musikarekin, baina ondoren, gustukoa bada, erosi, noski. Naiz eta badakigun hori ez duela ia inorrek egiten, zoritxarrez…

    Bide batez, zuen azkena oso gustuko dut, zorionak!🙂

  2. toxictwins dice:

    Aupa Jaione! Milesker eta segi ekarpenak egiten. Animo!
    be

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: