“Hari Orkestra”, Bide Ertzean recording sessions

Don Inorrez diskoan parte hartu behar zuten hari orkestrako kideak banaka-banaka Andoaingo Basteroko kafetegian agertuz joan ziren. Zortzi lagun denera, eta naziotasunez denak ere oso ezberdinak elkarren artean: poloniarrak, espainiarrak, brasildarra, frantsesa… zortzitik horietatik bi ziren Euskal Herrikoak, bata iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa.

Garate estudioetako areto nagusian grabaketa sesioak hiru ordu iraun zuen, Joserra Senperenaren zuzendaritzapean. Hari Orkestrak aurrez taldeak grabatu zituen lau kanturen gainean musika txertatu behar zuen. Dinamika oso erraza izan zen orkestrako kideentzat. Senperenak partiturak pasa, hauek behin edo beste entseatu… eta grabatzera! Hain maila altuko musikarientzat oso erraza dela dirudi. Itxura hori ematen zuten behintzat.

Eta hori horrela idaztea oso arin geratzen da. Oso azalekoa. Ezin baita askotan grabaketa saioa hitzez bakarrik esplikatu. Zeren eta, grabaketa horiek nola egiten dira? Musikariek nola egiten dute grabaketa? Zein da musikari bakoitzaren papera grabazioan? Galderei erantzuteko ikusentzunezkoa prestatu dugu. Bideoan Hari orkestraren Don Inorrez grabaketa sesioaren hainbat pasarte biltzen dira.

“Hari Orkestra-Orquesta de cuerda”, Bide Ertzean recording sessions
(Don Inorrez, bide ertzean 2010)

Hari Orkestra-Orquesta de cuerda (2010.V.16):
Biolinak: Xabier Gil, Ricardo Ruiz, Iciar Mujica, Jan Pawlusiewicz.
Biolak: Grzegorz Kawka, Jean Michel Nougué.
Txeloak: Elena Escalza, Juan Ignacio Emme.
Hari Orkestrarako moldaketak eta zuzendaritza: Joserra Senperena.
Soinu hartzailea: Kaki Arkarazo.
Estudioa: Garate Studios, Andoain (Gipuzkoa).
bide ertzean: Imanol Ubeda, Karlos Arancegui, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Joni Ubeda.

***

Egun hauetan irratietan Zurekin dantzatu nahi nuke kantua entzun daiteke. Kantuak irauten duen bitartean hari okestraren lana ikusi daiteke beste bideo honetan:

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: