Izenburuak izenburu: Don Inorrez // Iraileko gau batean

2008ko urrian taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko festatxoa egin genuen Berastegin. Lagunartean kantari aritu ginen, eta 1998an argitaratu genuen gure lehen Maxi CDko kantuak eskaini genituen, argitaratu ziren orden berean. Kantu gehiago eskaini genituen ere, tartean kantu berri bat, gerora diskorik berrienean Iraileko gau batean izenpean argitaratu dena.

Garai hartan “Leidor Sessions” zuzeneko CD-DVDa grabatu gabe geunden, eta dagoeneko kantu berriekin ari ginen. Bi urte igaro dira geroztik, taldearen ibilbidean askotxo da hori. Izan ere, denbora tarte horretan zuzeneko CD-DVDa grabatu eta aurkeztu genuen. Eta dagoeneko kalean dago “Don Inorrez” disko berrria. Hori guztia bi urteko epean.

Iraileko gau batean kantuaren bi urteko iraupenean hasieran zuen izenburua aldatu diogu. Hauxe da azalpena: “Iraileko gau batean herria suntsitu zen, direnen haizete denen ufaden eraginez. Halaxe erori zen, Don Inorrez gau batean…”. Horixe dio kantuak, eta hain zuzen kantuaren protagonista aipatzen delako hasiera batean kantu horri Don Inorrez deitzea erabaki genuen.

Hilabete gutxira ordea, 2009ko lehen hilabeteetan, musikatzea eskatzen ari ziren hitz batzuk jaso genituen Jose Luis Otamendiren eskutik. Horrela zioen, “Don Inorrez deitzen didate, eta ni sasi artean iratzarritako izurde bat naiz. Arnasa har dezaket baina ito egiten naiz…”. Hitz ederrak, Otamendirengan ohikoa, eta horiekin Imanolek kantua osatu zuen. Ez zen zalantzarik, une horretatik bertatik Don Inorrez izenburua Otamendiren hitzekin egindako kantuari ipini genion.

Kantuari bakarrik ez, diskoari ere izenburua ematen dio. Guretzat ohorea da Otamendiren hitzak nabarmentzea. Eta biziki eskertu nahi diogu bere maisutasuna gurekin partekatzea.

Bien bitartean, bi urte atzera primizian aurkeztu genuen kantuari ez diogu muzinik egin.

Disko berrian sartu ditugun bi kantu aipatzen ari gara lerrootan. Diskoa irekitzen duen Don Inorrez kantua Jose Luis Otamendik idatzitakoa da. Eta diskoari amaiera ematen dion Iraileko gau abatean a Imanol Ubedak idatzi du. Bi kantu ezberdin, bi izenburu ezberdin. Eta bietan protagonista metaforiko berbera: Don Inorrez izenekoa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: