Kantuaren Kantoian…


Durangoko Kafe Antzokian, “Kantuaren Kantoian” izeneko zikloan izan gara aste honetan. “Berbaldi musikatuak” moduan ere definitu izan dute. Hitz gutxitan esanda, kazetari batek gidatzen du solasaldi musikatua eta kantariak edota kantu-egileak dira elkarrizketatuak.

Atzo gu izan ginen han. Hurrengo hitzorduak, beti ere azaroko ostegunetan, hauexek:
AZAROAK 11 osteguna, 20:00etan: Aiora Renteria (Zea Mays)
AZAROAK 18 osteguna, 20:00etan: Rafa Rueda
AZAROAK 25 osteguna, 20:00etan: Xabi Bandini (Kerobia)

Portzierto, streaming bidez zuzenean jarraitzeko: Plateruena.

Bakarlari lanetan galduta, uste baino urduriago ekin genion gure lanari. Baina Jonan Kmon kazetariaren lanari esker, bide onetik joan zen solasaldia. Bertaratu zirenek ere, euren konplizitatearekin, kazetariaren zein esatariaren lana erraztu zuten.

Bide Ertzean sortu genuenetik hona, bazterrean utzitako hainbat kantu eskaintzeko aitzakia ederra izan zen.
Eta zuzenean edota zeharka, kantu egileok, gainontzeko pertsonak bezala, ditugun zalantzak zein buruhausteak izan genituen hizpide.

Plateruenan, beste behin ere, etxean bezala sentitu ginen. Biba Durango eta bertako plateru denak! Saioa amaitu, gauzak jaso eta tertulia ederrean afaldu genuen. Laster bueltatuko gara, abenduaren 7an hain zuzen, Txuma Murugarrenekin batera arituko gara. Baina ordurako, Bide Ertzean taldeko kide guztiak izango gara, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Ima eta Joni Ubeda.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: