Tolosatik Baionarat

Irailaren azkenetan aurkeztu genuen Bide Ertzean taldearen azken lana, “Don Inorrez” izeneko diskoa. Ordutik hona, bi lan ezberdinetan gabiltza lanean:

Batetik, errepertorio berria izango dena prestatzen.
Abenduan hasiko gara kontzertuak eskaintzen, eta gogotsu gabiltza entsegu-lokalean.

Bestetik, saltoki ezberdinetan aurkezpen modukoak egiten. Disko denden gainbehera aspaldi hasi zen eta ez dirudi etenik izango duenik. Baina badira oraindik diskoak saltzen dituzten hainbat denda. Eta horietako batzuetan, diskoak liburuak zein bestelakorik aurkezteko agertoki atsegina atondua dute gainera. Elkar Gasteiz eta Elkar Baiona dendetan, esate baterako.

Aste honetan, Baionan izan gara. Baiona Ttipian aurkitzen da Elkar denda, Arsenal plazan. Toki ederra, zinez. Bertan izan ginen pasa den asteazkenean, bide Ertzean taldeko hiru lagun.” Don Inorrez” diskoari buruzko hainbat azalpen eman genituen eta diskoko hainbat kantu eskaini genituen, modu akustikoan.

Horrelakoetan, zaila da asmatzen. Norbait etorriko al da? Ez baita kontzertu bat, aurkezpen bat baizik. Baina Baionan, aspaldiko lagunak agurtu eta lagun berriak egiteko aukera izan genuen.

Itxaro Borda idazle handia
ezagutu genuen. Hitzen Uberan webguneari esker harremana egin eta pasa den asteazkenean elkar ezagutzeko aukera izan genuen Baionako saioan. Aupa Itxaro, urte askotarako!
Aspaldiko partez, gainera, Patrice Dumora kantaria ere (Akelarre taldeko kantari izandakoa) agurtu genuen.

Saioko pasarte batzuk, honako bideoan:

Horretan gabiltza, beraz, egunotan. Entseatzen eta batetik bestera “Don Inorrez” aurkezpen modukoak egiten. Datorren hitzordua: azaroaren 17an asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Iruñeko Elkar dendan (Comedias kalea, 14).

Abenduan, aldiz, kontzertuak ematen hasiko gara eta orduan bai, boskote moduan arituko gara. Hauek datak. Laster arte, beraz:

Azaroak 29 astelehena, 19:00h
Luis Aranburu auditoriuma, Gasteiz (Correria, 108 kalea).

Abenduak 7 asteartea, 22:00h
Plateruena Kafe Antzokia, Durango.

Abenduak 10 ostirala, 21:30h
Kafe Antzokia, Bermeo.

Abenduak 11 larunbata, 20:00h
Euskal Etxea, Bartzelona (Arc de Sant Vicenç kalean).

Abenduak 16 osteguna, 20:00h
Victoria Eugenia antzokia, Donostia.

Argazkia: Lorentxa Sarageta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: