Behobiatik Donostiara (Victoria Eugeniara)


Bai, badakit ez garela batere originalak. Ez duela meritu apartekorik. Moda kontua dela. Baina gu ere Behobia-Donostia lasterketan izan ginen. Duela bi urte atera ginen lehen aldiz, eta aurten, gauza bera egin dugu.

Eguraldiak ez zuen asko lagundu. Marmarka egin genuen etxetik Behobiarako bidea, autobusez. Gainera, denbora gehiago pasa genuen Behobian zain, korrika egiten baino. Pentsa. Autobusa 9:45ean iritsi zen irteera tokira. Eta ez ginen korrika egiten hasi 11:15ak arte…

Toki xelebrea, Behobia. Chez Pepe eta antzeko izenak dituzte bertako ostatuek. Gasolindegi bat baino inpertsonalagoa behar du izan mugaren erdian dagoen “irla” bitxi horrek.

Abiatu ginen, gure erritmoan, eta gustura osatu genituen 20 kilometroak, aparteko larritasunik gabe. Euritan blai, dena den. Gu gozatzera goaz horrelakoetara, ez marka jakin bat ezartzera. Nahiz eta noski, duela bi urteko denbora hobetu ondoren, gure autoestima igo egin den apur batean.

Bitxikeria asko kontatu daitezke baina hauxe aipatu gabe ezin luze iraun. Trintxerpen sartu eta Tourmalet bezain gogorra egiten den maldari ekin behar zaio. Kontuan izan 16. kilometroa dela. Mirakruzeko gainera iritsi arte, atseden izpirik ez dago. Askok esaten duten moduan, Behobia-Donostiako momentu gogorrenetakoa da hori.

Jendetza errepidearen bi aldeetan pilatzen da, animoak ematera. Jakin badakitelako hori dela unerik zailenetakoa. Bapatean, Jesusmari Zamora, Realeko jokalari ohia gu animatzen sumatu genuen. Ez dugu elkar ezagutzen. Baina lasterketa honek hori du, animo denak zuretzat ere badirela. “Animo!” oihukatu zidan Zamorak niri begira (boz handirik ez badu ere). Joder, txikitan Zamora izan nahi nuen ni (nire belaunaldiko gehienak bezalaxe). Eta orain, bera gu animatzen! Anaiari, ordea, besoa luzatu eta bostekoa eman zion. Aupa Zamora, dedio!

20 kilometroko lasterketa ondoren, bapo bazkaldu genuen Asteasuko Iturriondo jatetxean: menestra, paella eta oilasko errea… Argazki hau bertan atera genuen:

Tira, orain bestelako erronkarik badugu Bide Ertzeanekin. Elkar ikusiko dugulakoan, hemen datozen kontzertuak:

BIDE ERTZEAN, DON INORREZ kontzertuak
Azaroak 29 astelehena, 19:00h

Luis Aranburu auditoriuma, Gasteiz (Correria, 108 kalea).
Kontzertua ikusteko gonbidapena behar da.
Dagoeneko eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan (945 161330).

Abenduak 7 asteartea, 22:00h
Plateruena Kafe Antzokia, Durango.
Sarrerak salgai

Abenduak 10 ostirala, 21:30h
Kafe Antzokia, Bermeo.

Abenduak 11 larunbata, 20:00h
Euskal Etxea, Bartzelona (Arc de Sant Vicenç).
Sarrerak salgai

Abenduak 16 osteguna, 20:00h
Victoria Eugenia antzokia, Donostia.
Sarrerak salgai

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: