Xabier Leteren agurra zinematografikoa

Horra, Aiurri astekarian irakurri ahal izan duguna. Oso zinematografikoa:

Adarra, Hernani eta Aiako Harriak ospitalerako bidean
(Iñaki Aranzadi Urnietako apaizaren kontakizuna)

“Hil eta gero egin beharreko guztia pentsatuta zuen, zehatz- mehatz. Aldez aurretik, hiru hilabete lehenago, Xabier Letek Belen ilobari bete beharreko agindu guztiak eman zizkion. Ilobari telefonoz deituko ziola esan zion, dena martxan jartzeko.

Hil zen egunean, goizean, etxeko lanak egiten zizkion emakumeari deitu eta kotxea preparatzeko deitu zion, Ospitalera joan behar zuelako. Emakumeak erdaraz erantzun zion: gaizki egon behar duzu hori eskatzen didazunerako. Eta Xabier isilik geratu zen, ez zion deus erantzun. Gau osoa pentsatzen pasa zuen, sobera ere.

Ospitaleko bidean, mantso-mantso, kotxetik atera eta ingurua agurtuz joan zen. Adarra lehenik, Hernani ondoren-Hernani maite zuen-, eta Ospitaleko gainean Aiako harriak elurtuta zuri-zuri ikusi zituen. Emakumeari zera esan zion: Hara! Lourdes emaztea hil zenean ere Aiako harriak txurituta zeuden. Gera zaitez, atera egin behar dut. Eta hantxe egon zen, kontenplazioan. Ospitalera iritsi zirenean emakumeak Leteri zera esan zion, eta nola agurtuko gara?. Letek beti bezala erantzun zion. Piskanaka-piskanaka ospitaleko eskilarak igo eta atetik eskua altxatuz agurtu zuen emakumea.

Bere kasa igogailua hartu eta UVIra igo zen. Medikuek ordua iritsi zela esan zioten. Eta Letek orduan Belen ilobari deitu zion. (…)”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: