Badoazela diote…

Txikitan, plaza taldeak gure auzora etortzen zirenean, musikariei begira izaten ginen. Dantzan, zelatan edo ondokoak zirikatzen ibili ordez, musikariei begira gu. Adi-adi, gainera. Bistan denez, musikarekiko mirespena ume garaitik datorkigu.
Jaiak alaitzeko taldeak ziren. Berbeneroak, hala deitzen genien. Dantzan aritzeko doinuak eskaintzen zituzten (fandangoak, arin-arinak), tarteka “Sarri Sarri” edota “Lau Teilatu” jotzen zuten, baina nagusiki momentuko kantu komertzial ezagunen bozgorailu ziren, guk ezagutu genituen plaza talde gehienak behintzat bai. Kantu propioak apenas eskaintzen zituzten. Beno, orokortzen ari naiz, salbuespen bakan batzuk bazeudelako.

80ko hamarkada izan zen plaza talde hauen garairik oparoena. Festak nonahi izaten ziren, baita herriko auzo txikienean ere, eta festak gainera egun dezentetan luzatzen ziren.
Ofizio gogorra zen. Bi txandatan aritu ohi ziren, atseden txiki bat tarteko. Eta batzuetan, arratsalde zein gauez aritzen ziren. Baina hainbat musikarirentzat, ogibide izan zen. Nekeza, baina ondo ordaindutako ofizioa gainera.

Azken urteotan, gainbeheran izan dira plaza taldeak. Eta festak. Eta herri giroa. Ohiturak aldatu egin dira, ez gara duela bi hamarkada ginen horiek. Eta nago, galbidean dela plaza taldearen ofizioa. Baina ez naiz krisiaren eraginaz ari. Bestelako kontuez baizik. Baina ez dut hortik jo nahi. Beste batean, akaso.
Gu ez ginen oso plaza talde zaleak, egia esan. Gure anai zaharrak punk taldeetan jotzen zuten. Eta aukeran, festetan ere, horrelako taldeak ikusi nahi genituen.

Azken hiru urteotan, bereziki Deabruak Teilatuetan taldearekin “1973” diskoa plazaratu genuenetik hona, tarteka-marteka Amaiur taldearekin jotzea egokitu zaigu. Taldea utzi egin behar dutela entzun berri dugu.
Beste plaza taldeekin alderatuz, badu bereizgarririk Amaiurrek. Eta horregatik nabarmendu nahi ditugu honakoan. Eta seguru nekea, ohitura aldaketak, krisi garaiak… eraginik izan dutela erabaki horretan. Edo auskalo. Baina eurei lerro batzuk eskaini nahi dizkiegu, taldea oraindik martxan den honetan.

Batzuetan, plaza talde baten aurrean baino, bertsioak egiten dituen rock talde baten aurrean geundela iruditzen zitzaigun. Eta urte asko errepidean egin badituzte ere, ikusi izan ditugun emanaldi gutxi horietan, dena ematen!
Beste bereizgarririk ere badu Amaiurrek: “front-woman” handiko taldea da. Eta hori, oso bitxia da Euskal Herrian. Gutxi baitira emakumezko kantariak dituzten taldeak. Are gutxiago, gizonezko ala emakumezko izan, jarrera hori erakusten dutenak. Anaiak eta biok beti esan dugu Naroak (kantariak, alegia) baduela rock and roll kantari izateko sena. Noiz edo noiz esan izan diogu Naroari berari. Ez gara horretan erreparatu dugun bakarrak. Hor dira Naroak Goserekin edota Zea Maysekin egindako kolaborazioak.

Bolada batean, Deabruok, oso pikatuta geunden. Eurek egindako “Gaur euria egin du” kantuaren bideoak, gure edozein bideok baino bisita gehiago zituelako. Grrrrr… Hemen duzue ikusgai:

Gerora, Naroa bera gurekin kantatzen izan da, Deabruakeko Aritz kantariarekin batera, Pimpinela momentu ederrak eskainiz. Lemoako festetan, Donostiako Dokan, Bilboko Kafe Antzokian, Areta-Laudioko festetan…

Badoaz. Hala diote. Atseden baten ondoren, indartsuago itzultzeko akaso. Nork daki. Badaezpada eta ikusi ez badituzue oraindik, edo agurtu baino lehen berriz ere ikusi nahi badituzue, bi aukera aparta dituzue begi bistan.
Urtarrilaren 8an Zizur Nagusian, Hatortxu Rocken.
Urtarrilaren 15ean, Bilboko Kukutza III gaztetxean.

Ondo pasako duzue, seguru baietz.

Una respuesta a Badoazela diote…

  1. meskalero dice:

    aupa zuek!!!
    laister arte!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: