Madrildik dator notizia…

[“Don Inorrez” kantua myspace gunean entzungai jarri dugu]

Ez gara lehiaketa zaleak. Sekula ez dugu lehiaketa batean izena eman. Eta ez dugu sarietan sinisten. Madrildik jakinarazi dute, ordea, “Premios de la Música” delakoan, “Mejor Canción en Euskara” jaso duela Don Inorrez abestiak. Beraz, beti pentsatu izan dugun berbera are ozenago esateko baliatuko dugu: ez dugu sarietan sinisten. Lehia baino ez du sustatzen. Eta hori ez da batere sanoa. Biziki eskertzen diegu gure alde bozka eman duten musikari, artista eta tunante guztiei. Fede onez egingo zuten eta eskertzekoa da, zinez. Baina sariak ez dira inoiz bidezkoak izanen. Horregatik ez dugu sarietan sinisten.

Dena den, guregatik jende asko poztu egin da (mezuak ugari dira gaurkoan, mila esker denei), eta gureak pozik ikustean gu ere pozik gaude. Ez dugu aurkakoa esango.

Eta ni sasi artean iratzarritako izurde bat naiz…
Aurretik izendatuak izan gara. Sari gutxi batzuetan. Baina orain arte ez dugu sekula saririk irabazi. Antza, orain Madrilera joan behar omen gara saria jasotzera. Hainbati gustura hartuko genieke kargu. Oso gogoan dugu Egunkaria itxi berritan, Fermin Muguruza joan zela sari hauxe bera jasotzera. Egunkariaren aldeko kamiseta soinean, atxilotutakoei eskaini zien saria eta bereak eta bi entzun behar izan zituen, haiek txistuak… Orain, gustura esango genieke txistuka egon ziren haiei: begira zein bidegabea izan zen itxiera hura eta zein bidegabeak orduko txistuak.

Zorionez, jende zoragarria ezagutu dugu han eta hemen. Bereziki gainera, musikarien artean. Beti ondo hartuak izan gara. Horregatik, saria jasotzera baino, Madril aldeko lagunak agurtu eta kontzertu bat ematera joango ginateke gustura. “Don Inorrez” zuzenean aurkeztera. Hori litzateke guretzat ederrena.

Arnasa har nezake baina ito egiten naiz…
Izan ere, musikariontzat, gero eta zailago dago dena. Kontzertuak antolatzea, zer esanik ez. Laster, kontzertuak egiteko kobratu baino ordaindu egin beharko dugu. Horregatik, eskertzekoa da oraindik orain kontzertuen alde lanean jarraitzen duten horien guztien ahalegina. Elgeta, Durango, Bilbo, Donostia edota Bermeoko Kafe Antzokiak; Sopelako Kurtzio, Markinako Uhagon, Azpeitiko San Agustin, Elorrioko Ateneoa edota Gasteizko Jimmy Jazzen moduko aretoak, Larrabetzu Gernika Berriatua Zarautz eta gainontzeko gaztetxe denak, Eskoriatzako Inkernu, Lakuntzako Sorgiñak edo Iruñeko Onki Xinen tankerako tabernak, London edota Bartzelonako Euskal Etxeak, Hatortxu Rock eta EHZuzenean festibalak…

Itsasoa hemen non dago…
Laster izango gara zuzenean berriro. Maiatzean, Bilboko Kafe Antzokian, Irungo Amaia Kultur Aretoan eta Iruñeko Onki Xinen izango gara “Don Inorrez” diskoa zuzenean aurkezten. Hor bai, hor sentitzen gara ondoen.

Laster arte lagunok!

ima peiremans eta joni colemans, toxic twins

PS. Don Inorrezen moduko galtzaile bat izendatu dute Onena. Ez al da bitxia?

3 respuestas a Madrildik dator notizia…

  1. Sarietan baino kontzertuetan gurago guk ere.

    Baina ze demondre, aprobetxatu auketa.

    Biba!

  2. gotzon barandiaran dice:

    Aupa lagunok

    Aupa Bide Ertzean. Gu ez dugu sarien beharrik zuen zale izateko,hain gutxi saria espainolek emana bada. Guk ere ez ditugu zuen alde bozkatu duten hainbat musikarien fede ona zalantzan jarriko, baina saria ez dator Euskal Herritik. Literaturan, antzerkian, musikan… espainolek esan behar ote digute zeinonak diren gure sortzaileak? Sariei buruz duzuen iritziagaz guztiz bat nator baina gutxi batzuek baino ez badiegu uko egiten ( sekula izendatuko ez gaituzten arren) eragina ez da behar bestekoa izango.
    Behinola BERRIAn argitaratutakoa datozt akordura:
    Bide ertzean

    Autografoen zain ordutan dirauen zalerik ez, uso zuridun banderola urdina astintzen duen diktadore zalerik ez, arrosa gorriak eskuetan pintore zorigaitzekoaren belarria goratzen duenik ez, azaleko edertasuna eta dirutza erakusteko biltzen direnei argazkiak aterako dienik ez, kamerarik ez, mikrofonorik ez, fokurik ez. Bide erdian alfonbra gorririk ez, irribarre ikasirik ez, osperik ez, handinahirik ez.

    Hamaika urteko bidean esker onekoaren apaltasuna, maitasunez osatutako lanaren fruitu ekologikoa, transgenikorik gabea. Bidezidorrei arinkeria zein mediokritatea dariela sumaturik, bide luzea nahiago. Bide luzea urratsak neurtzeko, lurra oinutsik sentitzeko, ingurua zehaztasunez ezagutzeko. Nork bere bidea, bere erara, bere hizkuntzan, bere kulturari, bere herrikideei.

    Bide hutsak eskurik esku bete, auzolanean, inoren agindu barik, libre. Bide-seinaleak geure norabiderako, Bide-seinaleak irtenbideraino. Irtenbidea itoaren ametsa da edo poesia. Poesia irtenbidea da, bai, zer esan, zelan esan, zertarako esan, nori esan jakiteko irtenbidea. Ba ote da ulertzeko poesiak baino bide gehiago eskaintzen duenik? Zuzenbidea zein okerra den euskaldunontzat baieztatuta, ba ote poesia ez beste biderik? Bide batez, ba ote da gure hitzekin, gure poesiarekin ezetz esatea baino ekintza intsumisoagorik? Bidelapurrei aurre egiteko baitugu bidelagun.

    Begira, bidegabekeriekiko ezikusiari kantuan diraute bide ertzean, bidesaririk ordaintzeko prest ez gaudenoi kantuan diraute bide ertzean.

    Gutaz kantatzeko jaio bide ziren mundura.

  3. iñigo dice:

    Benetan bitxia dena da hau idatzi eta gero saria jaso izana.

    Lotsagarria benetan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: