Bide Ertzean, «The January Sessions»

Aupa lagunok! Hamabostaldi polita dugu aurretik. Serio demonio aritu gara entseatzen eta, orain, Bide Ertzeanekook oholtza gainera igo eta gozatu baino ez dugu egin nahi.

Hatortxun lehenbizi
Lehen kontzertua Atarrabian eskainiko dugu, Kerobiarekin batera. Era honetan, Hatortxu Rock-era itzuliko gara urtarrilaren 6an ostirala. 2008an izan ginen, Deabruekin, «1973» diskoaren aurkezpen birarekin batera. Eta beste behin itzuli ginen, 2009an, Hatortxuren 10. urtemugan. Honakoan, ordea, Bide Ertzean taldearekin goazen lehen aldia izango da eta «Badator eguna» inoiz baino ozenago abesteko gogoz bertaratuko gara. Gainera, berezia izango da. Gonbidatuak ere bidelagun izango baititugu Hatortxuko saioan: Gorka Urbizu, Naroa Gaintza, Aritz Deabruak, Toño Balerdi Balerdi… Eta keinu txiki bat egingo diogu Deabruak Teilatuetan taldeari ere.

Basteron, biharamunean
Biharamunean, urtarrilaren 7an larunbata, Andoaingo Bastero Kulturgunera itzuliko gara. Azken diskoak bertan aurkezteko aukera izan dugu eta beti bezala, oso gustura bueltatuko gara Andoaingo areto eder horretara.

Elgetako lagunak
Txintxo ibili beharko dugu Atarrabian eta Andoainen, urtarrilaren 8an Elgetarako bidea hartu behar dugulako. Areto polita Espaloia Kafe Antzokia. Aretoa bezain beste edo gehiago maite ditugu Elgetan ditugun lagunak. Aurretik izan gara, baina urtarrilaren 8an boskote moduan arituko gara lehen aldiz. Eta boskote moduan ere arituko gara gainontzeko saioetan ere.

Banpiro gaua Eibarren
Urtarrilaren 13a, viernestrece izanik ere, Mursegorekin joko dugu Eibarren. Banpiro gauarekin itxiko dugu urte hasierako biratxoa. Deabruak zaindu gaitzala egunotan!


BIDE ERTZEAN, «DON INORREZ»

URTARRILAK 6 OSTIRALA 
Hatortxu Rock, Atarrabia (22:00) + Kerobia

URTARRILAK 7 LARUNBATA
Bastero Kulturgunea, Andoain (22:00)

URTARRILAK 8 IGANDEA 
Espaloia Kafe Antzokia, Elgeta (19:00)

URTARRILAK 13 OSTIRALA
Coliseo aretoa, Eibar (20:30) + Mursego

 

PS. Mezu honen aurreko mezua abenduaren 28an argitaratu genuen. Nahikoa pista ez bada hori, badaezpada esango dugu: ez dela benetakoa bertan esaten dena…

Deja un comentario