Udaberriaren atarian, udazkenean pentsatzen…

bide ertzean

Orain urtebete izan zen. Donostiako Kursaalen eskaini genuen kontzertuarekin, bukatutzat eman genuen Don Inorrez bira. Beno, ez zen guztiz zuzena izan agur moduko hura. Hirukote bezala hainbat saio eman genituen ondoren, Euskal Herritik kanpo denak ere.
Denbora honetan guztian, “Ez zaitut abandonatuko” sentikaria abiarazi dugu Jon Benito idazlearekin (laster emango dugu aditzera beste emanaldiren bat).
Ah, kantu berri batzuk ere egin ditugu. Eta hori da, hain zuzen, gaurko idatziaren xedea: 2013ko udazkenean, disko berri bat plazaratuko du Bide Ertzean taldeak.
Oso pozik gaude abesti berriekin, gauza asko ditugu kontatzeko gainera, eta azalpenak emateko irrikitan gaude! Baina lanak ez ditugu oraindik amaitu. Dena den, xehetasun gehiago emateko moduan izango gara epe laburrean. Bien bitartean, segi bizkor lagunok!

PD: Zin dagigu eta hitza ematen dugu maizago berrituko dugula blog hau. Beno, ahal dugun heinean behintzat bai.

Argazkia: L. Mitxelena.

Una respuesta a Udaberriaren atarian, udazkenean pentsatzen…

  1. […] kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula […]

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: