“Hausterre egunez”, HikHasi aldizkarian

octubre 22, 2013

Abuztuaren amaieran edo jaso nuen eskaera. Ea idatzi bat egingo ote nuen HikHasi aldizkarirako. Ikastolarekin, edo ikastola garaiko oroitzapenekin loturiko idatziren bat behar zuela izan. “77” diskoan, Nadia izeneko neskato bati erreferentzia egiten saiatu nintzen. Baina ezin. Ezin asmatu, alegia. Buruan ditudan irudiei kantu itxura emateko orduan muga handiak baititut. Eta pena hartu nuen. HikHasikoei esker, arantza hori kendu dut. “Hausterre egunez” kontakizun laburrean ulertuko duzue zergatik. Hauxe ESTEKA.

HikHasi


“Kareak erre ez duena” emanaldi poetikoa Tolosako Leidorren, urriaren 11n

octubre 2, 2013

KAREAK ERRE EZ DUENA EMANALDI POETIKOA
urriak 11 (ostirala) 22:00etan
Tolosako Leidor antzokian
— sarrera 10 euro — salgai lehiatilan bertan —

PARTE HARTUKO DUTE:

Harkaitz Cano
Iñigo Aranbarri
Koldo Izagirre
Jose Luis Otamendi
Josu Landa
Pili Zabala
Koldo Almandoz (zinegilea)
Asier Zabaleta (dantzaria)
Karlos Osinaga eta Javi Manterola (Lisabö musika taldea)
Eta afixa Unai Iturriagak egin du.

Imagen

KAREAK ERRE EZ DUENA

Zulo baten bila abiaturik egindako bidaia da KAREAK ERRE EZ DUENA emanaldi poetikoa.

Eta ibilian, bideak agerian jarriko dizkio bakoitzari bere baitan daramatzanak.

Bila hasiz gero, gainera, zulo bat inoiz ez dator bakarrik…

eta zulo gehiagorekin topo egingo dugu.

Kontakizuna, poesia, bideoa, musika, kantua eta dantza

batzen dituen emanaldia da KAREAK ERRE EZ DUENA,

behin bakarrik egingo dena (Tolosan urriaren 11n).