Haririk gabe, desenchufado, unplugged… Hain zuzen

octubre 2, 2009

“Kontzertu akustikoa eskaini behar dugu”, “Halako taldearen unplugged CDa mundiala da!” maiz entzun izan diren esaldiak dira. Horiek eta antzekoak erabiltzen dira musikariak kantuak jotzeko bestelako modua edo formatua aukeratzen duenean. Benetako sukarra MTV kateak sustatu zuela esango nuke. Baina unplugged hitzaren benetako adierari eusten badiogu, unplugged hitzak haririk gabe, modu desentxufatuan aritzea esan nahi du. Entzuleak entzuten duenaren eta musikariak eskaintzen duenaren artean bitartekorik ez dagoenean, alegia, anplifikadorerik gabe eta ahots mikrorik gabe.
Orduan bai, horrelakoetan, egokia da unplugged hitzaren erabilera.

Tira, lagunok, sarrera ilustratibo hau aitzakia bat da honekin batera dijoakizuen bideoa ikusteko. Ikusiko duzuen sekuentzia unplugged saioa da, goitik beherakoa. Bideo kamara batek eta aretoaren giroa jasotzeko jarritako mikrofonoak jaso zuten unea da.