Non daude nire betaurrekoak?

septiembre 21, 2009

Larunbatean Eskoriatzan izan ginen.  Garagardo festa zen Tolosan baina Eskoriatzan ere bazen nahikoa garagardo ere. Ondo gogoan dut, hala ere, non geratu ziren nire betaurreko kuttunak, laranja kolorekoak. Eskenatoki azpian geratu ziren. Berri Txarrak hastekoak ziren eta tira, “kontzertuaren amaieran hartuko ditut” , nire artean.

Kontzertua amaitu orduko itzuli nintzen oholtza gainera baina jada ez zeuden. Galdetu nien teknikoei baina inork ez zekien ezer.  Tira, eraman zituenak, sikiera ondo zaindu ditzala.

Asier.jpg


Eskoriatzarako giroa berotzen…

septiembre 16, 2009

Toxic anaiak entseatzeko geratu gara Txaramako Bittor Enean. Evil Cymbal jauna atzerrian dugu deabruentzat zaletu berriak egiten eta bere ordez David zarauztarra etorriko da. Larunbateko saioa ondo baino hobeto prestatu nahi dugu. Meskaleroek busa antolatzeko ideia polita izan zuten. Ez da busa beteko, lastima! Eskoriatzaraino iritsiko dira ordea Meskaleroak! Kontzertuaren osteko xehetasunak deabruakteilatuetan.com.Aritz DT


Como mola!

septiembre 15, 2009

Berri2

“Payola… Como mola!” Leloa burutik kendu ezinik atera ginen atzo Donostiako Dokatik. Berri Txarrak taldeak eguerdian aurkeztu zuen “Payola” diskoa Koldo Mitxelenan eta iluntzean lagunarteko kontzertua eskaini zuten Dokan. Disko berriko kantuak jo zituzten, diskoan dauden ordenean, eta ondoren, bis moduko batean, zaletuentzat hain estimatuak diren kantu batzuk jo zituzten.

Oso itxura ona hartu genion lan berriari. Ramones taldearen punk traza hartu genion kantu bati, hard core itxurako kantuak ere badirela esango nuke. Eta melodia eta oinarri erritmiko astunen arteko konbinazioan, beste behin ere, parekorik ez dutela!

Astelehen buruzuri bat izateko, jendetza bildu zen. Asko eta asko, sartu ezinik geratu ziren. Barruan zeuden baina, Carlos “Txap” Osinaga (Lisabo), Mikel Abrego “Pintza” (Negu, Anari), Anari kantaria, Haritz Lete (Kokein, Cobra), Txan magoa, Surfin Kaoseko kideak, eta baita Realako jokalari asko ere .

Kanpoan geratu zirenei zer esan, ba larunbat honetan (irailak 19) aukera ederra dutela Eskoriatzako kiroldegian.