Colemans+ taldearen itzala luzea da…

mayo 6, 2010

Ibilbide laburra osatu dugu Colemans+ taldekook orain artean, baina oraindik zer esanik ematen du. Aurreko larunbatean, El Correon guri egindako elkarrizketa argitaratu zuten (nahiz eta elkarrizketa bera, aspaldi egindakoa izan).

Hau aprobetxatuz, atzo kirol egunkari batek zekarren albistea, guri izena eman digun entrenatzailea, Chris Coleman, Coventry taldetik bota dutela. Britainia Handiko Bigarren Mailan dago Coventry eta ozta ozta eutsi dio mailari. Tira, Reala Bigarren Mailan zela, esperientzia berbera izan zuen Coleman jaunak Donostian. Galtzaileon babesa jaso dezala, lerro hauen bitartez, txakolina hain gustuko duen Coleman entrenatzailearentzat. Animo gizona!!!!

Hemen duzue El Correoko entrebista.

elkarrizketa


Antoher one!

febrero 6, 2010

by Iñaki “Cheito” Ramirez


Ostegun honetan, Katedralean

enero 19, 2010

Donostiako Dokako berotasuna oraindik gogoan, Colemans+ taldekoek Katedrala bisitatuko dute ostegun honetan. Lesiorik edo okerrik ez bada tartean, irudian dituzue Colemans+en elastikoarekin Bilboko Kafe Antzokian zelairatuko direnak. Karlos Demetradze, Ima Dramé, Gorka Necati eta Joni Achinpung.

Ez galdu Colemans+ ikusteko aukera. Auskalo noiz elkartuko diren berriro. Beste talde batzuetako deialdietan iragarrita daude (Bide Ertzean, Berri Txarrak…). Beraz, hurrengo baten zain egon gabe, ostegun honetako emanaldiaz gozatzea onena.

Colemans+ taldearen saioaren ondoren Deabruak Teilatuetan igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera. “1973” bira hasi zenetik hona bi urte pasa dira, hamaika kontzertu egin dituzte eta ehun eta hamaika pasadizo eta xelebrekeria bizi izan dituzte. Bira amaitzen hasi da, baina gotorlekuetan babestu aurretik, gerra emateko indartsu daude tolosarrak…

Deabruak guarda ditzala luzaroan Colemans+ eta Deabruak Teilatuetan!

Argazkia: Saioa Gauilunak.


Colemans+, taldeko lehen argazkia

enero 11, 2010


Altxa buru hori!

enero 5, 2010

Boise bitch, Zaurien bulebarrean, Be anormal my friend… tutik ere ez duzue ulertuko, zentzurik ez diozue aurkituko. Sartu google-en, alperrik ordea! Toxicen blogean zaudela, musikaz hitz egiten gabiltza, jar zaitez hori pentsatzen. Nola bestela!Musika da, bizi-bizia, esateko asko duten kantuak dira hasieran aipaturiko horiek guztiak. Horiek eta gehiago eskainiko ditu Colemans+ taldeak ostiral honetan Donostiako Dokan, 20:30ean hasita. Beraz, kantu berriak eta talde berria ikusteko modu bakarra dago, zuzenekora gerturatuz.
Tartean multipolar bilakatu diren Toxic Twins, Crazy Cymbal eta laukotea borobiltzeko Gorka BTX aurreko hiruen lagun handia.
Nahikoa arrasto eman ondoren, hitzak soberan daude. Kitarrak mintzo bitez…
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, altxa buru hori!!

**
Internet sarean taldearen aurkezpen zehatza aurkitu dugu:
Enero 4, 2010 de harrieko
Corría el año 2005 cuando vimos el nacimiento de Peiremans+, grupo euskaldun formado por Txiki (Kashbad), Ima Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) y Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo) que practicaba un rock orientado al pop que recordaba a bandas Power Pop como Weezer. Al contrario del malogrado centrocampista belga de la Real que dió nombre a la banda, la maqueta obtuvo cierta repercusión y el single Zuretzako Hitz Ederrak fue nominado a los premios Gaztea Sariak de Euskadi Gaztea. La gira fue bastante breve y el ultimo concierto celebrado en Durango parecía el punto y final a esta aventura que desde el principio se nos vendió como una válvula de escape de sus respectivos proyectos.

Ahora, cinco años después, Ubeda y Urbizu han decidido sentar a Peiremans y han apostado por Chris Coleman para liderar este segundo proyecto. La secretaria técnica ha visto necesario reforzar el grupo y en este mercado invernal han llegado Joni Ubeda y Karlos Aranzegi para formar un grupo lleno de ilusión y compromiso. El debut de este ilusionante equipo, mas conocido como COLEMANS+, será el próximo día 8, viernes, en el Doka de Donosti y estarán acompañados por Deabruak Teilatuetan, la otra banda de los hermanos Ubeda. Este blog puede adelantar en primicia la alineación oficial que sacara el bueno de Chris en este partido debut: Karlos Aranzegi “Demetradze” (bateria), Joni Ubeda “Achinpun” (bajo), Ima Ubeda “Dramé” (guitarra y voz) y Gorka Urbizu “Necati” (guitarra y voz). Esperemos que el repertorio y el juego estén a la altura de la carrera de semejantes astros del balón.