Gartzelatik Kartzelara

noviembre 27, 2011

Azaroaren hamarrean Doka Kafe Antzokian bildu ginen Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren inguruan happening-ospakizun modukoa egiteko.

Iluntze hartan gure aurreko eta ondorengo belaunaldiko poetek taulagainean esandakoarekin erabat identifikatu ginen. Geuk ere Gartzelako poemak lehen, Kartzelako poemak orain, poesia liburua ezinbestekoen artean daukagulako.

“Liburu hau edizio zaharrean askotan irakurri nuen, hasieratik bukaerara eta bukaeratik hasierara. Askotan kontsultatu genuen, beste garai batean”, Jon Benito.

“Badira berriro bisitatu nahiko genituzkeen pertsonak, lekuak, kantak… eta liburuak zorionez. Eta hau da haietako bat”, Oier Guillan.

“Klasiko baten aurrean gaude, eta ezer nekez bihurtuko da klasiko, ez bada bere garaiari hertsiki lotua sortu. Pertsonaren lana sarritan sasiaren edo lizunaren mende ahitzen da denboragarrenean. Hala ere, beste zenbait lan denborak indartu egiten ditu, sendo irauten du, tantai, tente.
(…)
Ez dago jakiterik garaikidetasunaren adina zein den, noiz iraungitzen den literatur lan bat, hitza noiz hasten den higatzen, esanahia edo edertasuna galtzen. Ezer betiko ez dela onartuta ere, egingo nuke liburu honek guztizko gaurkotasuna duela, eta, beharbada, puska baterako biharkotasuna ere bai. Egungo jendeari esandako poemak dira”
, Jose Luis Otamendi.

Haien guztien hitzekin erabat identifikatu ginen. Geuk ere Gartzelako poemak lehen, Kartzelako poemak orain, poesia liburua ezinbestekoen artean daukagulako.

Liburuaren lehen edizioa argitaratu zenean musika ipini genion poesia bati baino gehiagori, sorkuntzan genbiltzala. Euskal Herrian Euskaraz-ekoek bilduma baterako kantua grabatzea eskatu zigutenean, musikari “Hau da ene ondasun guzia” poesiaren hitzak eranstea erabaki genuen. Bilduma hura ondotxo mugitu zen, izan ere kantu hori zaletuek gure kontzertuetan goitik behera abesten zuten. Gure harridurarako. Zuzenean gure errepertoriotik kanpo utzi izan genuen, Toxic Guitar Heroaren soloa aspergarri egiten zitzaielako Aritzi eta Iñigori (kar, kar).

1973 diskoaren argitaratzearekin zuzeneko kantutegian berriro txertatzea erabaki genuen. Kantuak musikazaleen artean bere bidea egiten jarraitu zuen, eta oraindik orain, belaunaldi ezberdinetako zaletuen artean maitatuenetakoa dela frogatu genuen.

Kantuaren audioa: http://www.goear.com/files/external.swf?file=0ee4ae0

Azaroaren 10ean Donostian Susak antolatu zuen ekitaldian, Oier Guillanek “Ene ondasun guztia” errezitatu zuen. Sendo, ozen… eta eder. Oso. Zerorrek ikusi, 6:20 minutuan:

Durangoko Azokan salgai izango da liburua Susaren stand-ean. Garai bateko, gaur egungo eta ondorengo belaunaldietarako ezinbestekoen artean sar daitekeen poesia liburua da.

2011.11.10. Donostia, Doka. Joseba Sarrionandia, ‘Kartzelako poemak’. Poesia liburuaren berrargitalpena Susaren eskutik.
Taulagainean: Gorka Arrese, Jose Luis Otamendi, Joxemari Iturralde, Jon Benito, Mikel Etxaburu eta Oier Guillan.
#
1992, Gartzelako poemak // 2011, Kartzelako poemak [SUSA]


Ostegun honetan, Katedralean

enero 19, 2010

Donostiako Dokako berotasuna oraindik gogoan, Colemans+ taldekoek Katedrala bisitatuko dute ostegun honetan. Lesiorik edo okerrik ez bada tartean, irudian dituzue Colemans+en elastikoarekin Bilboko Kafe Antzokian zelairatuko direnak. Karlos Demetradze, Ima Dramé, Gorka Necati eta Joni Achinpung.

Ez galdu Colemans+ ikusteko aukera. Auskalo noiz elkartuko diren berriro. Beste talde batzuetako deialdietan iragarrita daude (Bide Ertzean, Berri Txarrak…). Beraz, hurrengo baten zain egon gabe, ostegun honetako emanaldiaz gozatzea onena.

Colemans+ taldearen saioaren ondoren Deabruak Teilatuetan igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera. “1973” bira hasi zenetik hona bi urte pasa dira, hamaika kontzertu egin dituzte eta ehun eta hamaika pasadizo eta xelebrekeria bizi izan dituzte. Bira amaitzen hasi da, baina gotorlekuetan babestu aurretik, gerra emateko indartsu daude tolosarrak…

Deabruak guarda ditzala luzaroan Colemans+ eta Deabruak Teilatuetan!

Argazkia: Saioa Gauilunak.


Colemans+, taldeko lehen argazkia

enero 11, 2010


Altxa buru hori!

enero 5, 2010

Boise bitch, Zaurien bulebarrean, Be anormal my friend… tutik ere ez duzue ulertuko, zentzurik ez diozue aurkituko. Sartu google-en, alperrik ordea! Toxicen blogean zaudela, musikaz hitz egiten gabiltza, jar zaitez hori pentsatzen. Nola bestela!Musika da, bizi-bizia, esateko asko duten kantuak dira hasieran aipaturiko horiek guztiak. Horiek eta gehiago eskainiko ditu Colemans+ taldeak ostiral honetan Donostiako Dokan, 20:30ean hasita. Beraz, kantu berriak eta talde berria ikusteko modu bakarra dago, zuzenekora gerturatuz.
Tartean multipolar bilakatu diren Toxic Twins, Crazy Cymbal eta laukotea borobiltzeko Gorka BTX aurreko hiruen lagun handia.
Nahikoa arrasto eman ondoren, hitzak soberan daude. Kitarrak mintzo bitez…
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, altxa buru hori!!

**
Internet sarean taldearen aurkezpen zehatza aurkitu dugu:
Enero 4, 2010 de harrieko
Corría el año 2005 cuando vimos el nacimiento de Peiremans+, grupo euskaldun formado por Txiki (Kashbad), Ima Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) y Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo) que practicaba un rock orientado al pop que recordaba a bandas Power Pop como Weezer. Al contrario del malogrado centrocampista belga de la Real que dió nombre a la banda, la maqueta obtuvo cierta repercusión y el single Zuretzako Hitz Ederrak fue nominado a los premios Gaztea Sariak de Euskadi Gaztea. La gira fue bastante breve y el ultimo concierto celebrado en Durango parecía el punto y final a esta aventura que desde el principio se nos vendió como una válvula de escape de sus respectivos proyectos.

Ahora, cinco años después, Ubeda y Urbizu han decidido sentar a Peiremans y han apostado por Chris Coleman para liderar este segundo proyecto. La secretaria técnica ha visto necesario reforzar el grupo y en este mercado invernal han llegado Joni Ubeda y Karlos Aranzegi para formar un grupo lleno de ilusión y compromiso. El debut de este ilusionante equipo, mas conocido como COLEMANS+, será el próximo día 8, viernes, en el Doka de Donosti y estarán acompañados por Deabruak Teilatuetan, la otra banda de los hermanos Ubeda. Este blog puede adelantar en primicia la alineación oficial que sacara el bueno de Chris en este partido debut: Karlos Aranzegi “Demetradze” (bateria), Joni Ubeda “Achinpun” (bajo), Ima Ubeda “Dramé” (guitarra y voz) y Gorka Urbizu “Necati” (guitarra y voz). Esperemos que el repertorio y el juego estén a la altura de la carrera de semejantes astros del balón.


Como mola!

septiembre 15, 2009

Berri2

“Payola… Como mola!” Leloa burutik kendu ezinik atera ginen atzo Donostiako Dokatik. Berri Txarrak taldeak eguerdian aurkeztu zuen “Payola” diskoa Koldo Mitxelenan eta iluntzean lagunarteko kontzertua eskaini zuten Dokan. Disko berriko kantuak jo zituzten, diskoan dauden ordenean, eta ondoren, bis moduko batean, zaletuentzat hain estimatuak diren kantu batzuk jo zituzten.

Oso itxura ona hartu genion lan berriari. Ramones taldearen punk traza hartu genion kantu bati, hard core itxurako kantuak ere badirela esango nuke. Eta melodia eta oinarri erritmiko astunen arteko konbinazioan, beste behin ere, parekorik ez dutela!

Astelehen buruzuri bat izateko, jendetza bildu zen. Asko eta asko, sartu ezinik geratu ziren. Barruan zeuden baina, Carlos “Txap” Osinaga (Lisabo), Mikel Abrego “Pintza” (Negu, Anari), Anari kantaria, Haritz Lete (Kokein, Cobra), Txan magoa, Surfin Kaoseko kideak, eta baita Realako jokalari asko ere .

Kanpoan geratu zirenei zer esan, ba larunbat honetan (irailak 19) aukera ederra dutela Eskoriatzako kiroldegian.