Lizarbakar grabaketa, sekuentzia plano bakarrean

diciembre 23, 2010

“Lizarbakar”, kantua-song making off
(Don Inorrez, Bide ertzean 2010
)

Hari Orkestra-Orquesta de cuerda:
Biolinak: Xabier Gil, Ricardo Ruiz, Iciar Mujica, Jan Pawlusiewicz.
Biolak: Grzegorz Kawka, Jean Michel Nougué.
Txeloak: Elena Escalza, Juan Ignacio Emme.

Hari Orkestrarako moldaketak eta zuzendaritza:
Joserra Senperena.

Soinu hartzailea: Kaki Arkarazo.
Estudioa: Garate Studios, Andoain (Gipuzkoa).
Kantuaren hitzak eta doinua: Imanol Ubeda.
Bide Ertzean: Imanol Ubeda (ahots nagusia, kitarra), Fran Iturbe (kitarra), Joserra Senperena (pianoa, hammond B3), Karlos Arancegui (bateria), Joni Ubeda (baxua).


“Iraileko gau batean”, recording sessions

octubre 7, 2010

Garate estudioetan Bide Ertzean taldeak egindakoaren lekukotza txikia da hurrengo bi bideoetan ikus daitekeena. “Iraileko gau batean” kantuan oinarrituta daude bi bideoak, batean Fran Iturbe protagonista delarik. Bestean, Joserra Senperena.

Karlosek, Jonik eta Imak dagoeneko bere lana egin zuten. Kantuaren oinarria grabatuta, Fran Iturbek 2009ko azaroan egin zuen kantu honen grabaketa. Bideoan ikus daiteke kantuaren riff adierazgarri baten sorkuntza, estudioan bertan ateratakoa. Eta baita ere kantuari amaiera emateko Franek Kakiren laguntzarekin egiten duen bilaketa lana.

2010eko maiatzean Joserra Senperenak beste lau taldekideek eginiko lana borobildu zuen. “Iraileko gau batean” kantuan hammond B3 organoa, pianoa eta akordeoia grabatu zituen. Eta kantuaren hasieran entzuten den sintetizadore doinua ere berak egindakoa da. Bideoan ikus daiteke hiru instrumentu ezberdinekin eginiko grabazioa, Karlos eta Kaki laguntzaile dituela.

“Iraileko gau batean”, kantua-song making off
(Don Inorrez, Bide ertzean 2010)
2009.XI. Don Inorrez recording sessions: Fran Iturbe.
2010.V. Don Inorrez recording sessions: Joserra Senperena.
Soinu hartzailea: Kaki Arkarazo.
Estudioa: Garate Studios, Andoain (Gipuzkoa).


Gibson gitarra eskuan, bizar luzearekin eta kapelarekin

noviembre 6, 2009

Fran Iturbe
Bergara laga zuen, Iruñea ere bai. Atzerrian bizi da Fran Iturbe musikaria. 2009ko urtarrileko Leidor Sessions saiotik ez genuen ikusi. Bitxia da Franekin gertatzen zaiguna: Hilabeteak egon gaitezke elkar ikusi gabe, berriro elkartu eta bost minutura denbora ez dela pasa dirudi. Garate Studiosetan entsegua hasteko prest geundela Gibson gitarra eskuan agertu zen, bizar luzearekin eta kapelarekin. Gentleman totala. Ezer gutxi behar izan genuen lagunartean irri egiteko, gure arteko ohiko txantxak eginez.
Disko berriaren aurkezpen saioetarako astebeteko egonaldi trinkoa egin du gure artean:

Urriak 31, larunbata. Toxic anaiak errepidean gara, Mallabiako bidean. Franek berriz LA-Paris-Bilbo ibilbidea egin du. Franen dei galduak ditugu, eta smsa: “Iritsi naiz, Fran”.

Azaroak 1, igandea. Arratsaldeko 16:00tan hasi eta 20:30ak arte entseatzen izan gara Andoaingo Garate Studiosetan. Trasteak utzi eta Kaki Arkarazorekin This is it film-dokumentala ikustera joan gara Antiguo Berrira.

Azaroak 2, astelehena. Arratsaldeko 18:00tan hasi eta 20:30ak arte entseatzen izan gara Andoaingo Garate Studiosetan. Afalostean, goizeko 03:00ak arte kantu berriak grabatzen izan da Kaki-Toxicen esanetara.

Azaroak 3, asteartea.
17:30etan hitzordua ipini dugu Bilboko Kafe Antzokian. Bertan eman dugu lehen kontzertua. Gauerdia baino lehen bakoitza bere etxera joan da.

Azaroak 4, asteazkena. Fran Iturbek goizean elkarrizketa bikoitza eskaini du Goiena telebistan, lehena bakarrik eta bigarrena Toxic 1ekin. Arratsaldean, goizeko 01:30ak arte kantu berriak grabatzen izan da Kaki-Toxicen esanetara.

Azaroak 5, osteguna. OFF eguna.

Azaroaren 6a da. Gaur eta bihar zuzenekoak eskainiko ditugu Andoainen eta Bergaran, Basteron eta Zabalotegin hurrenez hurren. Franentzat berezia izango da aurkezpen saioekin Bergaran amaitzea, hura baita Franen sorterria. Eta aste honetako “etxea” ere bada.

Ikusten duzuenez Franen egonaldia trinkoa, mardula izaten ari da. Gustora arituko gara gaur eta bihar. Gauerdian Fran agurtuko dugu “ez dakigu noiz arte” batekin. Baina berriro topo egingo dugulakoan gaude. Hori baita gu guztion nahia.

Bien bitartean, berak L.A.n jarraituko du Gibson gitarra eskuan duela, bizar luzearekin eta kapelarekin. Gentleman totala. Modu bera dauka janzteko eta gitarra jotzeko: elegantea. See you again Fran!