KAREAK ERRE EZ DUENA EMANALDI POETIKOA
urriak 11 (ostirala) 22:00etan
Tolosako Leidor antzokian
— sarrera 10 euro — salgai lehiatilan bertan —
PARTE HARTUKO DUTE:
Harkaitz Cano
Iñigo Aranbarri
Koldo Izagirre
Jose Luis Otamendi
Josu Landa
Pili Zabala
Koldo Almandoz (zinegilea)
Asier Zabaleta (dantzaria)
Karlos Osinaga eta Javi Manterola (Lisabö musika taldea)
Eta afixa Unai Iturriagak egin du.
KAREAK ERRE EZ DUENA
Zulo baten bila abiaturik egindako bidaia da KAREAK ERRE EZ DUENA emanaldi poetikoa.
Eta ibilian, bideak agerian jarriko dizkio bakoitzari bere baitan daramatzanak.
Bila hasiz gero, gainera, zulo bat inoiz ez dator bakarrik…
eta zulo gehiagorekin topo egingo dugu.
Kontakizuna, poesia, bideoa, musika, kantua eta dantza
batzen dituen emanaldia da KAREAK ERRE EZ DUENA,
behin bakarrik egingo dena (Tolosan urriaren 11n).