Alfonbra gorrian berriz ere

mayo 31, 2010



Sopelanan izan ginen ostiralean, Bide Ertzean Trio moduan. Leidor Sessions diskoarekin gertatu bezala, alfonbra gorriaren gainean. Kurtzio izeneko kultur etxe berria ireki dute bertan. Toki zoragarria, kostalde zoragarrian. Bizitzan bezala, kontzertuetan ere, egunak eta egunak izaten dira. Baina Sopelanakoa memorian gordeko dugun horietakoa izango da.

Zuzenean aspaldian jotzen ez genituen kantuak taularatu genituen (Zure Minari diskoko “Zuk esan zenidan” eta “Gure maitasuna”, Grisa diskoko “Berandu”…). Diskoko bertsioekin alderatuz, beste aire batekin eskaini genituen pasa den ostiraleko saioan. Abesti berriak entzuteko aukera ere izan zuten Sopelanara hurbildu zirenek.

Zapore onarekin amaitu genuen saioa eta horrelakoetan, trasteak bildu eta etxerako bidea gozagarriak izan ohi dira. Munichetik espreski ekarritako garagardoarekin ospatu genuen Tolosako Mescal tabernan.

Asteburu honetan, bi emanaldi eskainiko ditugu Trio moduan: ekainaren 12an larunbata, gaueko 22:00etan, Zarautzeko Lizardi aretoan. Ekainaren 13an igandea, arratsaldeko 20:00etan, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

Argazkiak: txetxo gisasola.


Don´t worry, be happy

mayo 20, 2010

Ez gaude edanda. Ez dugu ezer erre. Ez dugu placebo efektua eragiten duen ezer jan. Pozik gaude, hori baino ez. Hala egon gara Bide Ertzean Trio taldeko tunanteak azken asteotan, hirukote moduan aritu garen saioetan.

Ia datorren astean, maiatzaren 28an ostirala, Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean ere umore onean aurkitzen garen. Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoan bertan (astelehenetik ostiralera 11:30-14:30/16:00-20:00).