Zorionak Marke Irizarl!

febrero 24, 2011


Samuel Sanchezi irakurri diogu Andaluziako azken itzulia eta gero Markeli eta Freireri zorionak ematen. Txapeldun handiak dira hirurak, gizatasunean bereziki. Esanak esan, txirrindulariek eredu izaten jarraitzen dute. Irudi hau argitaratzeko unearen zain geunden esaten ari garena baieztatzeko. Zarautzen aterata dago argazkia, Pirritx eta Porrotx pailazoek haur minbizidunen gurasoen elkarteak antolatutako saioan. Emanaldi hartan pailazoek gonbidatu eta lagun ugari igo zituzten taulagainera. Eta horien artean, euskal txirrindulariak. Izeba Arantxa Plantxarekin batera irri eginez daude Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Mikel Astarloza, Amets Txurruka, Romain Sicard,… Biba zuek! Eta zorionak Markel Irizarri bereziki. Aurreko denboraldia lehen garaipena ospatzen amaitu zuen, eta berria itzulia irabazten hasi du. Andaluzian grazia berezikoak direla ezaguna da, bada Markelek badu alde horretatik zerbait. Bejondeiola! Gainerako txirrindulariei animo denboraldi berrirako, urtero bezala gozatzen jarraituko dugu zuen guztien erakustaldiekin.


Lizarbakar grabaketa, sekuentzia plano bakarrean

diciembre 23, 2010

“Lizarbakar”, kantua-song making off
(Don Inorrez, Bide ertzean 2010
)

Hari Orkestra-Orquesta de cuerda:
Biolinak: Xabier Gil, Ricardo Ruiz, Iciar Mujica, Jan Pawlusiewicz.
Biolak: Grzegorz Kawka, Jean Michel Nougué.
Txeloak: Elena Escalza, Juan Ignacio Emme.

Hari Orkestrarako moldaketak eta zuzendaritza:
Joserra Senperena.

Soinu hartzailea: Kaki Arkarazo.
Estudioa: Garate Studios, Andoain (Gipuzkoa).
Kantuaren hitzak eta doinua: Imanol Ubeda.
Bide Ertzean: Imanol Ubeda (ahots nagusia, kitarra), Fran Iturbe (kitarra), Joserra Senperena (pianoa, hammond B3), Karlos Arancegui (bateria), Joni Ubeda (baxua).


Sosegurik ez bide ertzean

noviembre 5, 2009

BE-Bilbo

Ohean dugu Crazy Cymbal. Gripeak jota nonbait. Asteartean, Bilboko Kafe Antzokian saio ikusgarria eskaini zuen, hala ere. Astintzeko garaian, inor baino sendoago aritu zen. Gozo behar denean, inor baino eleganteago jotzen ere badaki. The Who taldeko Keith Moon zirudien hainbatetan. Baina perkusioari heltzen dioenean, giro hunkigarria sortzeko abilezia du.

Ez da izan dugun egunotan izan dugun azken gorabehera. Toxic Twins, inoiz baino pozoinduago, antibiotikoak eta antinflamatorioak tarteko. Baina oholtza gainera igotzeko indar nahikoa bilduko al dugu asteburuan. Andoain eta Bergarako saioak zain ditugu.

Bilbon, pasa den asteartean, oso gustura izan ginen. Bederatzi hilabete eta gero, kosta egin zitzaigun toki hartzea oholtza gainean, baina pozik eta gogotsu amaitu genuen. “Fran, hemen geratu hadi beste 37 hilabetez!”, gure artean.

Birusak tarteko, sosegurik ez. Baina orain etsitzea, barkaezina litzateke, ezta?


Hasi gara entseatzen

octubre 9, 2009

BideErtzean

Toxic Twins eta Crazy Cymbal, azaro partean, bide ertzetik ibiltzeko asmotan gabiltza. Hainbat kontzertu lotuta ditugu. Lehengo astean hasi ginen entseatzen. Kasualitatez, azaroko egun horietan hasiko da Fito&Fitipaldis-en bira eta Joserra Senperena ez da gurekin izango. Lastima. Beste batean beharko du izan. Joserraren faltan, beraz, laukote moduan ibiliko gara honakoan.

Antolatzaileak hasi zaizkigu argazki, kartel eske. Leidor Sessionseko argazkiak ederrak dira oso. Baina han-hemen bilatuz, hara, non azaldu zaigun Azkoitian egindako argazki hauxe. Baxi Ubedarekin egindako erretratua da, Oteizaren pilotalekuen artean.


Haririk gabe, desenchufado, unplugged… Hain zuzen

octubre 2, 2009

“Kontzertu akustikoa eskaini behar dugu”, “Halako taldearen unplugged CDa mundiala da!” maiz entzun izan diren esaldiak dira. Horiek eta antzekoak erabiltzen dira musikariak kantuak jotzeko bestelako modua edo formatua aukeratzen duenean. Benetako sukarra MTV kateak sustatu zuela esango nuke. Baina unplugged hitzaren benetako adierari eusten badiogu, unplugged hitzak haririk gabe, modu desentxufatuan aritzea esan nahi du. Entzuleak entzuten duenaren eta musikariak eskaintzen duenaren artean bitartekorik ez dagoenean, alegia, anplifikadorerik gabe eta ahots mikrorik gabe.
Orduan bai, horrelakoetan, egokia da unplugged hitzaren erabilera.

Tira, lagunok, sarrera ilustratibo hau aitzakia bat da honekin batera dijoakizuen bideoa ikusteko. Ikusiko duzuen sekuentzia unplugged saioa da, goitik beherakoa. Bideo kamara batek eta aretoaren giroa jasotzeko jarritako mikrofonoak jaso zuten unea da.


Let’s go!

septiembre 14, 2009

Iragarpenak, albisteak, deialdiak, irudiak, bideoak,… bidertzean.com gunetik eta beste hainbat eremutik bideratuko dituzte bixkiek. Haien alter egoa Toxic Twins da, Meskal tabernako barraren eraginez seguruenik. Kronikak eta bestelako burutapenak bertatik bideratuko dituzte. Toxics, go!